Kornelio

978-84-9172-084-3
EUSKERA
32
280cm
225cm
KALANDRAKA EUSKERA
15,00 €

Kornelioren istorioak, Lionniren beste lan guztiek bezala, pentsatzeko eta bizi-irakaspen baliotsuak ikasteko gonbita da. Haur literaturako klasiko honetan ederki islatzen dira ezarritako egiuneen arabera jokatzen ez duenaren bestelakotasuna, harekiko elkar ulertze eta begirunearen balioa eta ikasbideak eskatzen duen ahalegina.

Ipuin honetako krokodilo protagonista da bere komunitateko guztien artean zutik ibiltzen den bakarra. Maila horretatik, gainerakoek ikusi ezin dituzten gauzak ikusten ditu. Besteek, ordea, ez diete garrantzirik ematen ez asmo-zabaltasunari, ez eboluzionatzearen abantailei ere. Gainerakoen konformismoaren aurrean, Korneliok aurrera egin nahi du, pozik laguntzen dioten beste animalia batzuen trebetasunetatik ikasiz.

Alderdi estetikotik, Leo Lionni-k collage eta kolore-orbanak direlako teknikak baliatzen ditu, beraren beste obra nabarmen batzuetan ere erabiliak, hala nola "Igeritz" eta "Arrarik arra". Halakoetan, naturaren mundua dinamikotasunez, argitasunez eta kolore-oparotasunez islatzen da.